top of page
Nortzuk gara?

Urtaroak Haur Eskola, Gasteizko Haur Hezkuntzako zentroa da. Bertan 0 urtetik 6 urterainoko ikasleak daude, haien beharrei erantzuten dion esperimentazioan oinarritutako metodologia bat jasotzen.

Gure eskolan, haurren garapen erritmo ezberdinak errespetatzen ditugu eta honen araberako jarduerak eta motibazio maila eskaintzen zaie, horrela haien garapena bermatuz.

Ziklo bakoitzeko maila bakoitzean bi ikasgela daude, eta ikasgela bakoitzean tutore eta hezitzaile bat, horrela haur guztien beharrei erantzuna ematea bermatzen dugu.

Gure eskolako irakasleak euskaldunak dira, beraz etorkizunerako beharrezko egingo zaien hizkuntza ikasten hasiko dira gure ikasleak.

 

Non gaude?

Gure Haur Eskola, Viena Kalean kokatuta dago, Salburua auzoan, parketik oso hurbil.

Kokaleku honek naturarekiko erlazio estua duen hezkuntza bat eskaintzea ahalbidetzen digu, izan ere honi esker gure ikasleei esperimentaziorako eta ingurunearekiko harremanerako ateak zabaldu egiten ditu.

Eskerrik asko!

bottom of page